XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lekobidesea bateatu baino lehen hasi jakon Izar deika bateorako garbitu eta janzten eban bitartean.

Han ebilen, Izar hau, Izarri hori, Izarrentzat bestea, magalotsean etxaguntza guztitik pozaren pozez arteak ere hartu ezinik.

Lekobidek zalpurdia inoiz baino hobeto apaindu eban.

Maria emaginagaz geratu zan etxean beste hirurak eleizara joiazan bitartean. Laster zabaldu zan Altamira eta inguruetan jaiobarriarena eta bateo-kanpaetara herri osoa jabetu zan.

Abade misiolaria ere han egoan Bazko-meza aurretik bateatzeko itxaroten.

Lekobide ere heldu zan bere zalpurdian eta umea besartean dala, abadeagana hurreratu zan inguruko herritarren eupada eta txalo artean.

Bateatu eben eta eleizan sartu Izar kristau barria. Aitabitxi-amabitxiak egin ebezan euren promesak amaren falta baten kristaubidean heziteko bateatu barria.

Lekobidek ez eban bere aldian Bazko egun pozgarriagorik ezagutu.